Skip links

IRAKURKETA APLIKAZIOA

Liburuen magia deskubritzeko eta irakurketaz gozatzeko esperientzia zirraragarria.

Eskuragarri hemenGoogle Play

6-12 urte

Sari-sistema

Galdera-atala

Programagarria

Sailkatutako generoak

IRAKURKETA SUSTATZEKO TRESNA

Literaturan murgiltzeko beste modu bat

The Readers Factory irakurketa dibertigarri eta hezigarrirako aplikazio bat da, haurrengan irakurketa modu desberdinean motibatzeko sortua.

Gure ustez, irakurketa funtsezkoa da garapen kognitibo eta emozionalerako; horregatik, irakurketaren magia aurkitzen laguntzeko konpromisoa hartzen dugu

― Gurasoek kudeatutako sari-sistema

Txango bat, zinemara joatea, liburuak…

The Readers Factory aplikazioak irakurketa saritzen du izar birtualen sistemarekin. Amaitutako liburu bakoitzeko, izar birtual bat irabazten da, gorde eta pilatu daitekeena (nahi izanez gero) benetako sariekin trukatzeko. Sari ona izan liteke parkean paseatzea, zinemara joatea edo txango bat egitea, baita liburuak, kromoak, jostailuak edo gurasoek erabakitzen dutena ere.

― Galdera-atala

Ulertzen ikastea

Aplikazio honek galdera-atal bat du liburu bakoitzaren amaieran. Horrela, haurrek istorioa modu dibertigarrian ulertzen ikasten dute eta izarrak modu hezigarrian lortzen dituzte.

― Tresna programagarria

Irakurketa planifikatua

The Readers Factory aplikazioak familientzako oso tresna ahaltsua eskaintzen du: “zeregin modua”. Horren bidez, gurasoek aplikazioa programatu ahal izango dute automatikoki aktiba dadin. Horrela, programatutako irakurketa bukatu arte gailua ez da desblokeatuko.

― Hemengo lanen genero sailkatuak

Tokiko autore eta artisten lanak

Haur-literatura, abenturak, zientzia-fikzioa… Obra ugari, guztiak grinaz sortuak eta bertako egile eta artistek arretaz ilustratuak.

Tokiko kultura eta talentua bultzatzen

Proiektu bat maitasunez sortzearen garrantzia

The Readers Factory aplikazioan aurki daitezkeen istorio eta ilustrazio guztiak kontu handiz sortu dituzte bertako autore eta artistek, irakurketa-esperientzia berezi eta paregabea eskaintzeko.

Abentura dibertigarri eta zirraragarriak bizi duten bitartean, haurrek beren komunitatean sortutako kontakizunen edertasuna ezagutzeko aukera dute; artelan bat berez.

1

1. urratsa

Aplikazioa instalatu.

Google Play-n eskuragarri.

2

2. urratsa

Profil bat sortu.

Hizkuntza, adin-tartea eta abar doitu ahal izango dituzu.

3

3. urratsa

Hasi irakurketa!

Zure liburutegian istorio asko bildu ahal izango dituzu.

Eskuragarri hemenGoogle Play

Etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa.

The Readers Factory ekimenean parte hartzen dugunok erabiltzaileen esperientzia etengabe hobetzeko eta irakurketa guztiontzat eskuragarri izateko konpromisoa dugu. Horregatik, hizkuntza gehiago sartzeko eta irakurtzeko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko edukia gehitzeko irrikan gaude. Gure aplikazioa etorkizuneko irakurleen prestakuntzan tresna baliotsua izatea espero dugu.